• French (Fr)
Harrera Enpresa Inguramenaren babesa

Inguramena babesa

ICPE araudia

Itsasuko plataformarentzat 1996ko uztailaren 23an eta 2002ko abendoaren 9an (kapazitate emendatzea) prefekturak inguramena babesteko egokitua den instalazio baimena (ICPE) eman dio LOREKiri. Lescar-ko guneak baimena 2009ko Urriaren 29-an ukan du.


Urtero, administrazioak inguramen analisia bat egiten du, LOREKI baimenaren pean baita.

 

ISO 14001 ziurtagiriaIso 14001

2007ko ekainan, LOREKI erabaki du ISO14001 araudiaren araberako inguramen kudeaketa baten eraikitzea. Horrela, ISO 14001 ziurtagiria lortu du, 2008ko uztailaren 2an materia organikoen balioztapen guneentzat (Itsasu eta Lescar).


Ondorioz erabakia izan den inguramen politikak zehazten du :
- 3 engaiamendu nagusi : legearen errespetua, kutsaduren prenbentzioa eta etengabeko hobetzea.
- Itsasuko guneko 4 inguramen helburu nagusi : kanpora botatuak diren uren menperatzea, usainen txarrez menperatzea, tresnen erabilpenari lotuak diren hondo-zarataren menperatzea, gunearen mantentze orokorra.
- Lescar-ko guneko 2 inguramen helburu nagusi :  kanpora botatuak diren uren menperatzea eta usainen txarrez menperatzea

 

Laborantza biologikoaren sustapena

LOREKIk laborantza biologikoari egokiak diren  lurrustel, medeagarri eta ongarri organikoak ekoizten eta saltzen ditu. Horrela Lorekik Germiflor-en markaren ekoizpen biologikoak baizik ez ditu banatzen, laborantza konbentzionala egiten duten bezeroei ere.

 

Energia berriztagarrien erabilpena

Lorekik 200m² taulo fotoboltaiko erosi ditu bere bulegoen eta saltokiaren estaltzeko. 2010ko irailetik goiti elektrizitatea ekoizten dute.

Bestalde, enpresaren baitako erregai egurraren garapenarekin , biomasa eskaini daukegu inguruetako galadara industrialei ala kolektiboei.