• French (Fr)
Harrera Substratuak

SUBSTRATUAK

LOREKIk lorezaintza, ortuzaintza eta mintegiei bereziki zuzenduak diren landatze lagunak ekoizten eta banatzen ditu,  kutxa, basotxo, ontzi ezberdientzat, landareen erroen haztearen laguntzeko, lurraren ordezkatzeko.
Substratua, landareari egokituak izan behar dira (landare mota, hazkuntza maila, sasoia, epea), baita ere ekoizlearen teknikari (ureztatze sistema, erabiliak diren ongarriak, aterbe mota ala kanpoko laborantza...)
Horrentzat, substratuaren ezaugarri fisikoak garrantzisuak dira, bereziki uraren (atxikipen gaitasuna, drainatzea, ber-bustitze gaitasuna...) eta airearen arabera (porositatea, airestatzea). Hortarako, lehen materia ezberdinak elkartzen dira,belar txarrik eta eritasunik gabekoak. 
Bestalde, lurrustelari elementuak gehitzen dira, bere pH-a zuzentzeko (azidotasun pixka bat gehiago landare gehienentzat) eta oinarrizko ongarriekin hastapenarentzat, ala ongarri gehiago, zure beharren arabera.
Gure lurrustelak NFU 44-551 araudiari konformeak dira.
Gehitua den ongarriaren arabera, gure lurrustelak laborantza biologikoarentzat egokiak izaten ahal dira.

Biderkatze lurrustelak

Bidertze lurrustelak ereintza, adar-altxaketa ala landatze gazteak basotxoetan, plaka zilatuetan ala mokorretan.

Gehiago irakurri...

 

Lilizaintza lurrustelak

horticole

Lilizaintza lurrustelak gunelandareentzat, ontzi lilitu eta landare berdeentzat, baso ala ontzietan, egokiak dira.
Ekoizpen estandarretan, epe laburreko oinarrizko ongarriak gehitzen dizkiegu (1,3 kg/m3). Beharren arabera, ongarri organikoak ala organo mineralak (laborantza biologikoarentzat egokiak) ala hedapen egituratuzko ongarriak, eragin labur ala luzearekin gehitzen dizkiegu, hazte denboran ala salmentaren ondotik.

Gehiago irakurri...

 

Mintegi lurrustelak

Mintegi lurrustelak bereziki zuhaitz eta zuhaixka ontzietako ekoizpenari, baita ete landare gazte eta iraunkorren basotxoetako hazteari zuzenduak dira.

Gehiago irakurri...

 

Gune berde lurrustelak

esp vertsGune berde lurrustelak landatzeen prestatzeko erabiliak dira gehienik, dagoen lurraren hobetzeko ala ordezkatzeko.

Gehiago irakurri...

 

Sorospil lurrustela / hare-organiko nahasketak

LOREKIren espezialitateetarik bat, hare-organiko nahasketen ekoizpena da. Golf eta kirol zelaieri, eta kalitatezko apainduren mantentzeari zuzenduak dira.

.

Gehiago irakurri...

 

Ekoizpen pertsonalizatuak

LOREKIk materia baita tresneria hautu handia eskaintzen dizu, zure beharrei ekokituak diren formulen egiteko. Ez duda gurekin harremanetan sartzea aholku ala prezio galdeentzat.

Gehiago irakurri...