• French (Fr)
Harrera Ongarriak

ONGARRIAK / EMANKORGAIAK

Ongarriek elementu emankorgarriak ekartzen dituzte landareen elikatzeko, gehienetan substratuen bidez (saldo hosto-ongarrientzat).
Forma ezberdinetan aurkitzen dira (hautsez, porroxka estlietan, likidoak), ekintza epe ezberdinak ukaiten ahal dituzte (epe laburrezkoa, aste ala hilabete batzuetakoa).
Laborantza biologikoarentzat egokiak izan daitezke (ongarri organiko eta organo-mineralak, bio nahasketak) ala ez (ongarri menerala gehienak, salbu harri naturalak).
Ongarri guzietan gutti edo asko honako elementuak aurkitu daitezke:  azota, fosforoa, potasioa, baita beste elementu batzu ere (Mg, Ca, S) eta oligoelementuak.

LOREKIk lorezaintza ongarrien eta kartara ekoizten dituen  lurrustelen lekuko banaketa (64, 40, 65) segurtatzen du, baita ere ekoizten dituen lurrustelei nahasketa kartara.

Oinarrizko ongarriak

Berehalako eta epe laburrezko eragina duten ongarriak. Oligoelementuz aberastuak dira.

Gehiago irakurri...

 

Azote ongarriak

FabriOngarri hau azote organiko sintetikoarekin egina da. 8-10 astez hedatzen da. Gune berdeentzat eta sorospilentzat egokia da, batzutan mintegientzat ere.

LOREKIk, FABRIES formaldeido urezko ekoizpenak banatzen ditu.

Gehiago irakurri...

 

Hedapen programatuko ongarri estaliak

Ongarri disolbagarriak dira. Azal arinari esker, heien elementu emankorrak pixkanaka hedatzen dira,  osmosiaren bidez. Azal honen lodierak du hedapenaren iraupena finkatzen, 18 hilabete arte.
Heien hedapena temperaturaren araberakoa da, eta ez da lotua lurraren gazitasuna, pHa, mikrobio jarduera edo uraren kalitateari.
ScottsGehienetan lurrustelei nahastuak dira.
LOREKIk SCOTTS ongarriak banatzen ditu.

Gehiago irakurri...

 

Ongarri disolbagarriak

scottsOngarri dislbagarriak urean erreski disolbatzen den hauts finean aurkezten dira. Eragin laster bainan laburrarekin, landareen emankortasunaren kudeaketa moldakorra eskaintzen du, eta horrela eskasei laster erantzun daiteke. 
Ureztatzearekin hedatuak dira, ala hostoak lainoztatuz hosto-ongarrientzat.  I
LOREKIk SCOTTS ongarriak banatzen ditu.

 

Ongarri likidoak

Ongarri likidoek ere eragin laster eta laburra dute. Bainan, jadanik diluiturik, ureztatzeko urari biziki ongi nahasten dira.

Ongarri likidoan ezarria den neurtzeko ponpari esker, ongarri-ureztatzeak erreski egin daitezke.

 

Ongarri organikoak eta organo-mineralak

Ongarri organikoak landare eta kabal materia ezberdinez eginak dira, elementu emankorrez aski aberatsak. Batzu soilik eta aldaketarik gabe erabili daitezke, bestela lehorketa ala txikitze baten ondotik (buiak, hegazti kaka, hezur hautsa, adar txikituak ala erreak, xori kaka), edo hidrolisiz (lumak, xerri ileak), edo konpostatzea eta gero (landare sendagaiak, landare txikituak...).

Gehiago irakurri...

 

Bio-bizigarriak

Laborantza biologikoan ardura erabiliak,  10 -20 egunez 15°-25°-ko urean atxikiak diren landare puxketarik emana den hatziduratik eginak diren ekoizpenak, mindak ala bio nahasketak dira.

Gehiago irakurri...

 

Laborantza biologikoan erabili daitekeen ongarria

BIOGERM 3.2.2 + 2 MgO

Landare sendagarri kontzentratuak, mahats mami eta oliba lurrustela, luma eta xerri ile irina.
%80 M.S ; %60 M.O ; C/N : 12 ; oligoelementuak, epe luzerako eragina

Gehiago irakurri...