matières organiques – produits du sol – production & recyclage

contact@loreki.fr – 05 59 29 23 63

  • fr
Image Alt

Ekoizpena

Ekoizpena

Ekoizpena

Landaregintzako lurra:

Profesional eta partikularrenadko eginak dira. Bi saila bereizten ditugu:

1) Baratzezaintzako lurrak: bikainak baratze edo untziendako, zaku, big bag edo laxuan proposatzen dizkizuegu. Duela 35 urte, baratzegintza eta paisaia-antolatzailegintzako profesionalak kontseilatzen eta hornitzen dituela lorekik.Gure esperientzia eta gaitasunaren bidez, edozein beharreri erantzuten ahal dizuegu ekoizpen berezi batzuen bidez.
2) Nahasketa hondar-organikoak: Gure sorkuntzak , kirol zelai, parke, golf zelai eta beste soropil zelai guziandako eginak dira. Bezeroak galdegindako tamainan ekoizten da nahasketa, hola proposatzen ahal dizuegu zelai guziendako produktu egokia. Eskaintzen dizuegu zakutan, big bag-etan edo lasuan.

Emendakinak:

Konpost berdea: Konpostatzeak Loreki-ri inguruan bildu dituen hondarkin berdeen ber-erabiltzeko parada emaiten dio. Konpostatze prozesuari esker, hilabeteetan hedaturik, txikitu eta behar den tamainan produktua bereiziz, konpost berde garbi eta aberats bat proposatzeko gai gira. Lurraren emankortasuna emendatzeko bikaina, erabilgarria da laborantza bioilogikoan. Bereizia da bi tamainetan: 0/12mm zaku edo laxuan, 0/25mm bakarrik laxuan.
Orbela: Loreki-k biltzen ditu ere zaldi gorotzak zalditegietan eta alga gorriak hondartzetan. Nahasketa hori konpostatuta, Orbela ateratzen da, emendaki emankorra landatzeendako.

Lur estalgiak:

Txikitze lanek Loreki-ri egurra eraldatzeko parada emaiten diote eta lur estalgi naturalen eskaintzea ere bai, denak laborantza biologikoan erabilgarriak izanki.
Oihan plaketak: Hostodun egurrak txikituak eta 0/45mm-ko neurrian bereiziak laxuarendako eta 10/45mm-tan zakuendao (50 litrotan).
erretsinadun azalak:10/25mm-ko pusketan bereiziak, lasuan edo 50 litroko zakuetan eskainiak;
Pouzzolane delakoa: Sumendietako minerala, bikaina etorbideendako edo untzietan drainatze gisa, 20L zakuetan edo lasuan eskainia.

Nun atzeman gure produktuak