Konpostatzea
Konpostatzea da materia organikoaren eraldaketa naturala produktu egonkor batez, humus-ez aberastuta mikroorganismoeri esker, ur eta airearen egintzekin batera. Konpostatze prozesuan hartzidura faseak materia organikoa desegiten du. Ondoren, maturazio fasean humusaren sorkuntza gertatzen da. Konspostatzearen eraginak dira:
– Hastapeneko bolumenaren ttipitzea materia metatuz eta hezetasunaren kentzea lurruntzearekin
– Prozesuaren menperatzeari esker usainen ttikitzea
– Konpostaren garbitzea (onddo eta belar txarren haziez) tenperatura igotze eta itzultreeri esker
– Prozesua akabatu eta, gai bereko produktua lortzea, abertsa, egonkorra, humusez aberatsa eta gatz mineralez aberatsa.
Konpostak lurraren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak ontzea ondorioztatzen du. Horrezgain landare edo kulturer elementu mineralak eskuratzen laguntzen du.
Loreki konpostagintzan bereziatua da bere sorkuntzatik eta bere lurraldean (Euskal Herria, Biarnoa, Landesak).
Konpostaketa moldeak (kanpoan ala barnean, aireztatze mekaniko edo manatuarekin; lotzeko elementuak gehituz behar bada…) eta azpiegiturak (lantoki betoinatuak, konpost-uren biltzeko urraskak) egokituak dira konpostatzen diren materier.
Ere, Lorekiren tresneria eramankor eta egokiari esker, eguneroko lanak ongi menperatuak dira toki desbernietan (txikitze, itzultze, bereizte…).
Kontagintzak konposta ekoizpen bat eragiten du laborari eta beredune enpresendako, baina beste ekoizpen batzu ere, lur estalgien gisan, erretzeko egurra eta beste produktu batzu, denak bertan balioetsiak.