Plaketak
Heldu diren urteetan, indarra sortzeko erabiltzen den zura garrantzitxua bilakatuko da gure gizarte garatuen energia transizioarendako. Europa mailan ezarriak izan diren helburuen lortzeko beharko dira baliabe guziak erabili, izan dadila elektrizitate ekoizpenean edo berotasun ekoizpenean.
Euskal Herrian biomasa balorapenean espezialista izanez duela 35 urte, desafio hori gainditzea Lorekiren ispirituan denez, erretzeko egur sorta ainitz eskaintzen ditugu. Zurezko biomasa iturri ainitzetik etortzen ahal da : oihaneko egur biribila, zuztarrak, flotazio zura, ez tratatuzko egur ondarkinak, landare ondartinak, etab… Denboran zehar, Lorekik lortu ditu gaitasun eta jakitateak arlo hortan bezero bakoitzari erantzun egokiena proposatzen eskaeraren arabera . Lorekik Hastingues-en (40) paltaforma bat eraiki du zura baizik tratatzeko eta aterpean atxikitzeko. Horri esker Lorekik segurtatzen ahal du produktuaren ainiztasuna eta kalitatea inguruko sutegiendako.