contact@loreki.fr – 05 59 29 23 63

materia organikoak · lurreko produktuak · ekoizpena eta birziklapena

Itxasu . Lescar . Hastingues . Soumoulou

loreki

Materia organikoa balioztatu, lurralde jasangarriago baten alde

Loreki, materia organikoa balioztatu lurralde jasangarriago baterako.

Euskal Herriaren bihotzean kokatua, Lorekik 20 urte baino gehiagoz hondakin berdeak, egurra eta biomasa tokiko baliabide erabilgarri bilakatzen ditu : konpostak, emendakinak, estalkiak, substratuak eta egur-energia.

Gure eginkizuna sinplea da : lurraldeko materia organikoei balioa berriz ematea, ekonomia zirkular jasangarri bat sustatzea eta profesionalak kalitatezko produktu eta zerbitzuetan laguntzea.

LOREKI

Gure jakintzak lurraldearen zerbitzura

LOREKIk konpostaren bidez landare ondarkinak eta tokiko (64,40) ondarkin organikoak, etxekoak ala industrialak, birziklatzen ditu, bere Itxasuko gunean ala Lescarko kolektibitateen gunean. LOREKIk bere birziklapen eta zerbitzuen gandik ekoizten dituen laborantza konposta eta egur erregaia saltzen ditu ere.

LOREKIk obra mugikorretan zerbitzuak eskaintzen ditu : txikitzea (landare ondarkinak, egurra, motzondoak…), nahasketa (ko-konposta nahasketa, konposta airestatzea, kirol zelaien bertako lur substratu prestatzea…) eta baheketa (konpostak, egur-azalak, egur erregaia…), burdin, harri eta plastika kentzearekin ala ez.

0

urteko esperientzia kooperatiboa

0

plataforma : Itxasu, Lescar, Soumoulou eta Hastingues

0

urtean zeharreko bezeroak

0 T

tona materia organiko balioztatua

loreki

Tokiko produktu sorta

Hondakin berdeak bildu eta balioztatzen ditugu, paisajistak, mintegiak, baratzezainak eta kolektibitateak hornitzeko emendakin organikoak, substratu profesionalak eta estalki naturalak ekoizteko.

Prozesu kontrolatuei esker (birrintzea, hartzidura, heltzea, bahetzea), errendimendu handiko, egonkorrak eta lurzoruaren beharretara egokituak diren produktuak bermatzen ditugu.

Ereduzko eta ziurtatutako ikuspegia

Lorekin, ingurumena ez da promesa hutsa.
Konpromiso sendo bat da, 2007az geroztik ISO 14001 ziurtagiriak aitortua.

Gure ikuspegia honako oinarrietan bermatzen da :

  • materia organikoen kudeaketa arduratsua,
  • garraioen eta hondakinen murrizketa,
  • kalitatezko tokiko produktuen sorrera,
  • nekazaritza eta baratzezaintza sektoreen laguntza,
  • Euskal Herriko, Landetako eta Béarneko ekonomia zirkularrean ekarpen aktiboa.

Lurraldean engaiatua den kooperatiba bat

LOREKI SCOP bat da, non langileak enpresaren gobernantzan eta garapenean bete-betean inplikatuak diren.

Eredu honek honakoak bermatzen ditu :

  • epe luzeko ikuspegia,
  • giza inplikazio handia,
  • zerbitzuaren kalitate etengabea,
  • bezeroekin hurbileko harremana.


Egunero lan egiten dugu praktika jasangarriagoak garatzeko eta lurralde erresilienteago baten alde.

loreki

Ziklo sinple, jasangarri eta tokiko bat, materia organikoa biharko funtsezko baliabide bihurtzen duena.

Gure balioztatze zikloa

  • Materia organikoen bilketa : biomasa eta hondakin berdeak
  • Eraldaketa : bertan edo gure plataforma espezializatuetan balioztatzea
  • Baliabide ekoizpena : konposta, substratua, estalki naturala eta egur-energia
  • Itzultzea : lurzorura itzultzea edo energia berriztagarri bihurtzea

LOREKI

Konfiantza egiten digute

Kolektibitateak, herriak, paisajistak, lorazainak, baratzezainak, baratzezaintzako profesionalak, laborariak, mintegizainak, industria-enpresak, golf zelaiak… ehunka profesionalek LOREKiren espezializazioan oinarritzen dira beren proiektuetan.