matières organiques – produits du sol – production & recyclage

contact@loreki.fr – 05 59 29 23 63

  • fr

LOREKI ITXASSOU | LESCAR | HASTINGUES LOREKI ITXASSOU | LESCAR | HASTINGUES

Loreki kooperatiba

LOREKI Euskal Herriko enpresa bat da, elementu organikoen berziklapenean eta landaregintzako produktuen ekoizpenean ari dena.

Gure zerbitsuak

LOREKIk konpostaren bidez landare ondarkinak eta tokiko (64,40) ondarkin organikoak, etxekoak ala industrialak, birziklatzen ditu, bere Itsasuko gunean ala Lescarko kolektibitateen gunean. LOREKIk bere birziklapen eta zerbitzuen gandik ekoizten dituen laborantza konposta eta egur erregaia saltzen ditu ere.

LOREKIk obra mugikorretan zerbitzuak eskaintzen ditu : txikitzea (landare ondarkinak, egurra, motzondoak…), nahasketa (ko-konposta nahasketa, konposta airestatzea, kirol zelaien bertako lur substratu prestatzea…) eta baheketa (konpostak, egur-azalak, egur erregaia…), burdin, harri eta plastika kentzearekin ala ez.

Gure produktoak

LOREKIk substratuak (lurrustelak ala laborantza euskarriak), lur-estalgiak eta medeagarri organikoak ekoizten ditu, lorezaintza, mintegi, gune berde, kirol zelai, golf zelai, baratzezaintza, mahastizaintza eta frutikulturarentzat. Materiak zorrozki hautatuak dira, inguruetako bezero profesionalen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko. Frantzia osoko eta mugaz gaindiko golf zelaientzat ere.

LOREKIk hautatu dituen partaideen oisagai ekoizpenak banatzen ditu : medeagarriak (organikoak, karezkoak eta mineralak); ongarri organikoak ala mineralak, haziak (sorospila, erraboilak, sorospil lilituak, landare basak) eta ekoizpen ezberdinak.