contact@loreki.fr – 05 59 29 23 63

materia organikoak · lurreko produktuak · ekoizpena eta birziklapena

Itxasu . Lescar . Hastingues . Soumoulou

Kooperatiba

LOREKI Konpainia, kapital aldakorreko SCOP SARL, 1985eko uztailean sortu zen Itxassou-n. Ingurumena zaintzeak, ekonomia sozialak, tokiko garapenak eta beren lanpostuak sortzeak bultzatutako 4 gazteek asmatuta. Euskal Herrian erabili gabeko baliabide organikoak garatzeko ideiareki. Gaur egun hogeita hamar operadore inguru ditu, 4 gunetan banatuta: Itxasu, Lescar, Hastingues eta Soumoulou.

Bereziki konposta egiten, erregai, baratze lehengaien ekoizpenean eta baheketa/birrintze zerbitzuetan espezializatuta dago.

Kooperatiba nortasuna

Bere Sortzetik, Loreki SCOP bat da (Société Coopérative Ouvrière de Production). Langile guziak SCOP-aren bazkide bilakatzea da helburua. Biltzar nagusier parte hartzen dute eta bakotsak hein bereko bozka bat badu.
Justizia soziala eta elkartasuna sustatuta, soldata eskala neurrizkoa da eta langile guztiek irabaziak partekatzeko hitzarmen bat dute.
Bere egoera dela eta, konpainia talde handietatik independentea da.

Kalitatea

Kalitatea Lorekin agertzen da helduden puntuekin:

  • Lekuen itxura : garbitasun, artatzea, seinalaztapena, harrera…
  • sartzeen menperatzea : argibide fitxen betetzea, sartzen diren produktuan begiztatzea,desonespen fitxen egitea…
  • kanpoko lanen ibilkera : epe errespetatze, sekuritate, matxuren kudeaketa
  • saltzen diren produktuen ebaluaketa: barne kontrolen egitea (pH, konduktibitate, hazien ateratze entseguak; garbitasun entseguak konpostendako…) bai eta ere kanpoko laboratoriekin produktuen begiztatzea, NFU 44-051 (lurrendako) eta NFU 44-551 (konpostendako) araudiak errespetatuak direla.
  • Bezeroekin ditugun harremanak. Beti aintzinatzea eta bezeroen kontseilatzea dugu helburu. Haien beharren arabera produktu hoberenak kontseilatzen edo sortzen saiatzen gira, onestasun hoberenean. Salmenta ez da lehen helburua bezeroaren gogobetetzea baizik

Nortasun ekologikoa

LABORANTXA ORGANIKOA ETA BIODIBERTSITATEAREN SUSTENGAKETA
Lorekiren sorpundu eta helbidea da. Ispiritu horrekin, enpresak garatu ditu produktu eta teknikak erreserba naturalan ahal bezainbat mantentzeko:

  • Konpostatzea : Landare hondarkinan deegitea mikroorganismoeri esker. Horri esker materia erabilgarria bilakatzen da laborantsa organikoan.
  • Ongarri eta emendakin organikoen salmenta ongarri mineralen ordez. Helburua da lurraren oreka mantentzea eta ereserba naturalak babestea. Germiflor, Bochevo eta O’Green ongarri organikoari esker, Lorekik baratzezain guzien galdeer erantzuteko parada du. Ere, gisuaren ordez ostra txikitua proposatzen da.
  • Estalgi naturalen saltzea, bi eraginekin : nahi ez diren belarren hedatzea ttipitzea eta lurra airestatua atxikitzea lehenik, eta deskonposaketa denboran lurra berri aberastea estruktura eta karbonoa ekarriz.

Gainera, barne mailan ere ekintzak gauzatzen dira gure berdeguneen mantentzeko :

  • Produktu fitosanitarioen erabilerarik ez (eskuzko desbelarketa, tratamendu termikoa eta rotofila bidezkoa)
  • Belarrez estalitako guneen sega tartekatuarekin

 

Kanpo mailan ere ekintzak eramaten dira :

  • Tokiko egituren sostengua, nekazaritza ekologikoaren alde dihardutenak (BLE elkartea, Civam Bio Béarn, SCIC Garro)
  • Paueko Baratze Familiarrei sostengua
  • Baionako landare-azokan parte hartzea
loreki