Lorekiren produktuak
produits horticoles Pays Basque
LOREKIk biomasa balioztatzetik sortutako produktu sorta bat eskaintzen du, profesionalentzat zein partikularrentzat. Berdeguneen, baratzezaintzaren eta egur-energiaren beharrak asetzeko diseinatuak, gure produktuak arretaz ekoizten dira tokiko eta berriztagarriak diren lehengaietatik. Behean gure egungo produktu sorta kontsulta dezakezu, baita gure eskaera-plataforma espezializaturako estekak ere.
produits horticoles Pays Basque
Gure ekoizpen aukerak
Landaregintzako lurra
Bi saila bereizten ditugu :
- Baratzezaintzako lurrak:
– Bikainak baratze edo untziendako.
– Zaku, big bag edo laxuan proposatzen dizkizuegu.
– edozein beharreri erantzuten ahal dizuegu ekoizpen berezi batzuen bidez. - Nahasketa hondar-organikoak:
– Kirol zelai, parke, golf zelai eta beste soropil zelai guziandako.
– Bezeroak galdegindako tamainan ekoizten da nahasketa.
– Proposatzen ahal dizuegu zelai guziendako produktu egokia.
– Zaku, big bag edo laxuan proposatzen dizkizuegu.
Emendakinak
Bi saila bereizten ditugu :
- Konpost berdea
– Inguruan bildu hondarkin berdeen ber-erabiltzea.
– Konpostatze prozesuari luzea: txikitu, neurietan jarri, umatze.
– Lurraren emankortasuna emendatzeko bikaina.
– Erabilgarria da laborantza bioilogikoan.
– Bi tamainetan: 0/12mm (zaku edo laxuan) edo 0/25mm (laxuan bakarrik) - ORBELA
– Zaldi gorotza eta alga gorrien nahasketa.
– Emendaki emankorra landatzeendako
Lur estalgiak
Txikitze lanek Loreki-ri egurra eraldatzeko parada emaiten diote eta lur estalgi naturalen eskaintzea ere bai, denak laborantza biologikoan erabilgarriak izanki
- Oihan plaketak
– Hostodun egurrak txikituak eta bereiziak.
– Formatuak : 0/45mm-ko neurrian laxuarendako eta 10/45mm-tan zakuendao (60 litrotan)
– Nekazaritza ekologikoan erabilgarria. - Erretsinadun azalak
– 10/25mm-ko pusketan bereiziak.
– Formatuak : lasuan edo 50 litroko zakuetan. - Pouzzolane delakoa
– Sumendietako minerala.
– Bikaina etorbideendako edo untzietan drainatze gisa.
– Formatuak: 20L zakuetan edo lasuan.
Produktuen katalogoa
Aurkitu gure erreferentzia guztiak, fitxa teknikoak, osaerak eta erabilera-aholkuak gure Comptoir Horticole plataforman.
produits horticoles Pays Basque
Gure produktuak aurkitu
LOREKI produktuak hemen eskuragarri dira :
Comptoir Horticole-n (Baiona – Bordes) : substratuak, emendakinak, estalkiak, egur-energia eta baratzezaintzako materiala.
Bazkide salmenta-sare batean : loradendak, nekazaritza-kooperatibak, mintegiak, banatzaile espezializatuak.