• French (Fr)
Harrera Laborantza konpostak

Laborantza konpostak

LOREKIk lekuko bezeroentzat, laborantza konposta ezberdinak ekoizten ditu, landare ondarkinekinekin edo etxeko nahiz industriako ondarkin hatzigarrienekin.

Compost agricole

Analisia erregularrari esker heien balio agronomikoa eta ez direla kaltegarriak (burdin pizuak, estatu sanitarioa...) eta NF U 44-051 medeagarri organikoen estandara errespetatzen dutela segurtatu daiteke. Batzutan ere, laborantza biologikoarentzat egokiak dira lege europearraren arabera.


Konpostak lurraren emankortasunaren hobetzeko zuzenduak dira, materia organikoa ekarriz. Lurraren materia organikoak guttitzen dira mineralisazioarekin, bereziki ainitz landatua delarik.

Materia organikoak :
-    Lurraren egitura hobetzen du, trinkotzea eta higadura mugatuz.
-    Mikrobe bizia sustatzen du
-    Lurraren ezaugarri fisiko-kimikoak eta landarearen elikadura hobetzen ditu, harreman kationiko ahalak emendatuz. 

Bestalde, konpostek ongarri eragina dute, elementu mineral eta oligoelementuen pixkanaka hedatuz. Horrela ongarri guttiago erabili daiteke.  Gehienetan konpostak hondoko ongarriketa gisa erabiliak dira, azotea organikoaki lotua baita, azotearen %10a baizik erabilia da lehen urtean.

LOREKIk konposta mota ezberdinak eskaintzen ditu, batzuek humus egonkorra ekartzen dute, besteek errexki jasanak diren elikadura elementuak (konposta mota, zahartasuna eta erabiliak diren materien arabera). Konposta guziek pH basikoa dute (kalzioz naturalki aberatsak), higinizatuak eta usain iraunkorrik gabe, horrela etxxen ondoan hedatu daiteke.



Compost agricoleItsasuko gunean, eskainiak dira :
- konposta berdea :
landare onrkinekin egina, laborantza biologikoarentzat egokia.
- landare konposta mista : landare hartzigarrien konposta ondarkin berde porroxkatuekin (aterbepean eta konposta airestatua), laborantza biologikoarentzat egokia, aberatsagoa bainan lodiagoa.
- kabal konposta mista, kabal ondarkin hartzigarrien eta ondarkin porroxkatuen ko-konposta. Aberatsagoa.

Lescar-ko gunean, eskaintzen ditugu :
- konposta berdea : landare ondarkinekin egina, laborantza biologikoarentzat egokia.
- konpost nabarra, landare ondarkin eta etxeko bio-ondarkin konposta, pixka bat aberatsagoa.

Gehienetan, konpostak 0/25mm-tan bahetuak dira. Horrela, landatuak diren lurretan erabili, eta zelaietan hedatu daitezke, 10-40 tona/hektareko, konpostaren eta maiztasunaren arabera.
Konpostak, lurraren emankortasuna hobetzen dute, eta ongarrien erabilpenaren mugatzen.
Konpostak lurraren estaltzeko erabili daitezke ere, landare bizikorretan, idortze arriskua eta lurraren desegitzea mugatzeko, eta laguntzaileen garatzeko, xixariek humusa eraman aintzin.

Bestalde, kolektibitate batzuetan, LOREKIk landare ondarkinak xehatzen ditu, eta labolariek ondarrak erabiltzen dituzte kabalen ondarkin ko-konposta egitura gisa. Horrentzat, LOREKIk erosi duen txikitze tresnari esker neurri onezko porroxkak lortzen dira. Gainera, plastika kentze eta bahetze lana segurtatzen ahal du tresna honek.